XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Oso esaldi gringoa zen.

Gaitanek ez zuen aukera alferrikaldu, ahotsa goratu gabe erantzun zuen:

Beha ezak Fred, ni entregatuko nindukek, baina ezin diat Nuntzioa bakarrik utzi izorramendu honetan.

Berak aterpea eman ziguk, eta nik ez diat hemendik alde eginen hau guztia argitu arte.

Eta Nuntzioari adio esan gabe irten zen bulegotik, bere borrokatxo psikologikoa aurrera eramanez.

-Behin galdetu zidan zer ote neukan hain kopetilun...

Esan nion gringoek esan zidatela bahituran hartuko nindutela Noriegak eta beraiek...

Algara egin zuen, orain, zu ezagututa, ez da posible esan zidan, eta gainera hor behean dituzu zure aberkideak, horiek ez ligukete utziko zuri ile bat ukitzen...

George Bushek deklaratua zuen Noriega harrapatzeko inbaditu zutela Panama, eta Noriega ez zeukaten oraindik atxilo.

Milioi bat dolar eskainia zuten Noriegaren buruagatik, baina Noriegak ongi gordea ematen zuen.

John Maistok aginte berriko liderrak bildu zituen Thurman, Cisneros eta Estatu Batuetako enbaxadorearekin.

Ezin baldin badugu sartu Noriega ateratzeko, barruan dagoen norbaitek atera beharko digu...

Zentzuzkoa zirudien.

John Bushnell bi hilabete lehenago iritsia zen Panamara, eta ongi egokitzen ari zen, lanerako gogo handia zekarren.

Gaitan kapitainarekin hitz egin behar dugu, entzun dut gizon ausarta dela.

Dirua eskain geniezaioke Noriega entregatzeagatik...

Ahalegina egin zuen Guillermo Billy Ford-ek algaraka ez hasteko.

Maistok bere plana azaldu zuen orduan: manifestaldi erraldoi bat Nuntziaturaren aurrean.